Hilero azken ostegunetan biltzen da udalbatza osoko bilkuran. Martxoko saioan, hilabete geroago egitekoa zutena atzeratzea erabaki zuten, oporraldi betean egokituko zelako. Apirilaren 29ra atzeratu zuten hasiera batean baina egun horretan ez zuten saioa egiterik izan. Ostegun honetarako iragarri dute, maiatzaren 8rako, ohi bezala, arratsaldeko 18:00etan Udaleko udalbatza aretoan.
Udaletik helarazi dute jada, zeintzuk izango diren udal ordezkariek ahotan hartuko dituzten gaiak. Besteak beste, 2025eko ordenantza fiskalak hasieraz aldatzea edota herri-bideen erabilerari lotutako udal ordenantzaren behin betiko onarpena, hizpideok jorratuko dituzte gaurko saioan.
Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: maiatzak 8, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2025eko martxoaren 27ko akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2025eko martxoaren 25etik apirilaren 24ra (2025/389-2025/535).
3.- 2025/461 dekretuaren berri ematea: jarduneko alkateak apirilaren 17tik 24ra.
4.- Kontu ematea: 2025KALD001 Kreditu aldaketa - kredituen txertaketa motakoa.
5.- 2025eko Ordenantza Fiskalen aldaketa hasieraz onartzea (2025EKOF0001).
6.- Hiritar izaerako herri-bideen erabilera eta horietako trafikoa, zirkulazioa eta segurtasuna arautuko dituenudal ordenantzari aurkeztutako alegazioak erantzun eta behin betiko onartzea (2025UDOR0001).
7.- Galdera eta eskaerak.