Lau hamarkada, berrogei urte betetako bi herri eragileen urteurrenak ospatuko dira hurrengo asteotan; azaroaz geroztik gorazarre ziklo betean den Zumarte Musika Eskolarena eta Ziortza Gazte Elkartearena.
Azken horrek, Ziortzak maiatza amaieran ospatuko du urteurrena, hilaren 23ko asteburuan hain zuzen. Plazaratu berri du urteurren jaialdiko egitaraua. Segidan duzue; erronka, tailer, herri bazkari edota elektrotxaranga artean joango zaigu urtemuga ospakizuna. Otordurako, adi; herri bazkarirako txartelak eskuragarri dituzue dagoeneko. Maiatzaren 15era arte erosi ahalko dituzue Txirristran edo Txiribogan. Gazteentzako zein helduentzako menua prestatuko dute.
"Gogotsu gaude egun berezi hauek zuekin guztiekin ospatzeko", iragarri dute.
Produktuen katalogoa
Bide batez, gogoan izan, urteurren berezi honi begira, gainera, bilguneak dituen produktuen katalogoa argitaratu du Ziortzak bere sare sozialen bidez.
-Katalogoa.
Ziortza gazte elkartekoekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue: ziortzage@gmail.com edo Instagram bidez @ziortzage helbidean.
Ziortzak 40 urte
Maiatzak 23, ostirala
17:00 Tailerrak LH5-DBH4 bitarteko gazteentzat: Eiti, Oier Agirresarobe, Olatz Zabaleta eta Pello Ibargoyen.
Maiatzak 24, larunbata
10:00 Esnadeia.
10:30 Txupinazoa eta txokolatada Mikel Laboa plazan.
Ondoren, Strong Zumba saioa.
11:30 Gazteen erronka erraldoia.
12:00 Eskulan tailerrak haurrentzat Dema plazan.
14:30 Herri bazkaria Mikel Laboa plazan. Txartelak Txirristran eta Txiribogan salgai maiatzaren 15era arte:
-Gazte menua: mokadutxoak, paella, izozkia eta oroigarria. 12 euro.
-Helduen menua: barrengorriak saltsan, entsalada, paella, edaria, postrea, kafea eta edaria. 18 euro.
17:30 Borobilean elektrotxaranga.
Horrez gain:
-Maiatzak 23 (17:00-19:30) eta maiatzak 24 (10:30-14:30): argazki erakusketa interaktiboa.
Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.