2025-26

Datorren ikasturtera begirako Zirimararen izen-emate eta ate irekien egunak finkatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 8a, 10:45

Maiatzaren 12tik 23ra eman ahalko da 2025-26 ikasturterako Zirimara egitasmorako izena. Tarte horretan, proiektu hori ezagutzeko hainbat ate irekien saio antolatu dituzte.

Haur eta gaztetxoen aisialdi ereduan azken urteotan eragiten ari den Zirimara proiektuaren parte hartzaile izan nahi dutenei begirako ohar garrantzitsua segidan. Urrian abiaraziko duten 2025-26 ikasturterako izen-emate egunak finkatu dituzte. Izan ere, Zirimara egitasmoaren hurrengo ikasturtea urriaren 1ean hasi eta maiatzaren 30ean amaituko da.

Usurbilgo erdigunera, Aginagara eta Zubietara hedatuko da eskaintza hau. LH1-6 arteko gaztetxoei zuzendua egongo da, Zirimara gisa LH1-4 mailakoentzat, Zirimara Multi gisa eskainiko da LH 5-6 mailetakoentzat. Horrez gain, 0-6 urte artekoentzako Zirimara familian egitasmoa eskaintzen segiko da.

Eskaintza honetan guztian izena emateko epealdia ere finkatu dute antolatzaileek. Datorren astelehenetik, maiatzaren 12tik 23ra bideratu ahalko da izen-ematea. Tarte horretan, gainera, Zirimara hurbiletik ezagutzeko ate irekien hainbat saio antolatu dituzte. Aste honetako aldizkarian argitaraturiko iragarki honetan dituzue xehetasunak: