Furgobaratza bueltan dator tailer berriekin

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 8a, 09:46

Hainbat tailerrekin bueltan dator Furgobaratza maiatzaren 15etik aurrera.

Furgobaratza
"Tutoretza eta produktu ekologikoen salmenta" eskaintzen duen zerbitzu ibiltaria da Furgobaratza, "Aisialdirako baratze eremu publikoetan zehar mugitzeko sortu" zena, "baina baita mota ezberdinetako ekitaldi zein azoketan baratzegintza eta lorezaintza ekologikoa sustatzeko ere".

Tarteka Usurbila etortzen da, Agerrazpin kokaturko Usurbilgo Baratze Parkera. Hurrengo bisiten egitaraua plazaratu dute dagoeneko. Hirutan etorriko da maiatzean hasi eta irailera bitarte. "Bisita guztietan baratzezaintzarekin lotutako gai baten inguruko argibideak eta gomendioak eman ohi dituzte, eta lehenengo saioa tomateen ingurukoa izango da. Kimu Bat taldearena da Furgobaratza, eta udalarekin akordioa eginda, doako zerbitzua eskaintzen dute, herritar guztientzat", azaldu dute Usurbilgo Udaletik.

Maiatzak 15, osteguna
18:00-19:30 Tomateen tailerra.
Zehaztasunak: "tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...".

Ekainak 4, asteazkena
18:00-19:30 Gaixotasun eta izurrien tailerra.
Zehaztasunak: "Gaixotasun eta izurriei modu ekologikoan aurre egiteko aholku praktikoak emango dituzte".

Irailak 29, astelehena
18:00-19:30 Neguko baratza.
Zehaztasunak: "Urteko sasoi horretako barazkiak izango dira saioaren ardatz".


UEU-ren 53. udako ikastaroak
Udako ikastaro bat eta Jakin Jardunaldia egingo dira ekainean Usurbilen:

Jakin Jardunaldia: "Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen"
Egitaraua:
Ekainak 19-20
(Laster zehaztuko dute).

Matrikulazioa eta informazio gehiago:
ueu.eus atarian (10 euro).
Antolatzaileak:
UEU, Jakin eta Usurbilgo Udala.

Ikastaroa: "Irizpide agroekologikoak definitu eta gizarteratzeko tresnak: Berme Sistema Parte Hartzaileak"
Potxoenean:

09:45 Harrera eta dokumentazio banaketa.
10:00-10:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena. Berme Sistema Parte-hartzaileen jatorria, testuingurua eta aukerak agroekologiaren bidean: EHKO, Ecovida, Ecollaures, Nature et Progrès…
10:30-12:00 Zigilu ofizialen eta BSP esperientzia ezberdinen arteko mahai-ingurua.
12:00-12:30 Atsedenaldia.
12:30-14:00 Lanketa: BSPen erabilera elikadura sareetan.
14:00-14:15 Jardunaldiaren agurra eta amaiera.
14:30-17:00 Talde-bazkaria.
Matrikulazioa eta informazio gehiago: ueu.eus atarian (5 euro).
Antolatzaileak: UEU eta EHKolektiboa.


KzGunea
Hilabete honetan, 09:00-13:00 artean irekiko dute KzGunea. Honatx hurrengo asteotako ikastaroen berri:
-Maiatzak 9-22, 9:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
-Maiatzak 23, 9:00-11:00 "Google Translate. Testuak eta web orriak itzuli".
-Maiatzak 26-30, 9:00-11:00 "Mekanografia. Ikasi hutsetik".
-Ekainak 2-5, 18:00-20:00 “Facebook. Konektatu lagun eta senideekin”.
-Ekainak 6-11, 16:00-18:00 “LibreOffice Writer. Zure testu dokumentuak sortu”.
-Ekainak 12-23, 16:00-18:00 “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin”.
-Ekainak 24-30, 18:00-20:00 “Mekanografia. Ikasi hutsetik”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net