Kirol hitzorduen eskaintza zabala astebururako

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 9a, 08:11

Pilota, Aztarri Cup, futbola, eskubaloia, boleibola, emakumeentzako indar entrenamendua... Asteburua izerditan blai datorkigu.

Pilota
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa
Aurreko ostiralean jokatu ziren Eibar eta Usurbilen arteko joaneko partidak eta hirutik bitan nagusitu ziren eibartarrak. Dena den, itzulerako partidak falta dira oraindik. Ostiral honetan jokatuko dira, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Usurbilgo frontoian. Pagazpeko jokalariek pilotazaleen berotasuna eskertuko dute.

Miriam Arrillaga
Nafarroako Irekiko eskuz binakako finala jokatuko du igande eguerdiko 12:00etan Iruñeko Labriten Amaia Aldairekin batera. Salsamendi-Mendiburu bikotearekin lehiatuko dira. ETB-k zuzenean eskainiko du pilota partida hau.

Aztarri Cup
Aztarrika Gazte Asanbladak udaberriko ostiral gauak girotuko dituen ekimena abian jartzera doa. Aztarri Cup-en lehen jardunaldia ostiral honetarako maiatzaren 9rako dute iragarria.

Boleibola Oiardon
Maiatzak 10, larunbata
12:00 Infantil mutilak: Usurbil-Aldapeta
12:00 Kadete neskak: Usurbil-Ostadar A


Eskubaloia Oiardon
Maiatzak 10, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil KE-Saieko Persianera
16:30 Senior neskak: Urbil-Usurbil KE-Mondradon Lingua Bergara KE
18:30 Kadete neskak: Cortes Usurbil KE-Otezuri Pulpo EK

Futbola
Haranen
Maiatzak 10, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Zarautz KE B
11:30 Infantil neskak:
Usurbil FT-Añorga KKE B
Usurbil FT B-Bergara KE
16:00 Kadete neskak: Usurbil FT-Martutene KE B
18:15 Preferente mutilak: Usurbil FT-Astigarraga Mundarro

Haranetik kanpo
Maiatzak 10, larunbata
09:00 Infantil txiki, Oreretako Jesus Mari Zamoran:
Pasaia KE-Usurbil FT
10:00 Infantil mutilak, Astigarragan: Astigarragako Mundarro-Usurbil FT C
12:00 Kadete mutilak, Zumarragako Argixaon: Urola KE B-Usurbil FT
15:30 Preferente neskak, Herreran: Antigua Luberri KE-Usurbil FT
19:30 Ohorezko Jubenilak, Trintxerpen: Sanpedrotarra FE-Usurbil FT

Maiatzak 11, igandea
10:30 Erregionalak, Atsobakarren: Ostadar SKT B-Usurbil FT B
18:45 Jubenilak, Donostiako Cesar Beniton: Lengokoak KE C-Usurbil FT B

Zozketa: Usurbil F.T.-k eginiko zozketan honako hauek izan dira hiru zenbaki sarituak:
1-11430.
2-795.
3-2135.


Emakumeentzako indar entrenamenduen hasiera
Larunbatean, maiatzaren 10ean ekingo zaie Udalak antolaturiko Oiardo kiroldegiko gimnasioan emakumeentzako indar entrenamenduen saioei. Apirilaren 28tik maiatzaren 7rako finkaturiko epealdian 140 emakumeek eman dute izena eta Udaletik jakinarazi dutenez, azkenean, lau talde osatu behar izan dituzte. "Indarra lantzeko makinak eta tresnak modu egokian erabiltzeko ikastaro teoriko-praktikoa izango da, doan, eta kiroldegiko gimnasioko baliabideak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek", antolatzaileen esanetan. Honenbestez, aurreikusitako saioa kopurua handitu behar izan dute:
-Maiatzak 10 eta 31: 49 urtetik 56 urtera bitarteko taldea.
-Ekainak 7 eta 28: 56 urtetik gorakoak.
-Urrian (datak zehazteke): 40 urtetik 48 urtera bitarteko taldea.
-Azaroan (datak zehazteke): 16 urtetik 40 urtera bitarteko taldea.