Pilota
Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa
Aurreko ostiralean jokatu ziren Eibar eta Usurbilen arteko joaneko partidak eta hirutik bitan nagusitu ziren eibartarrak. Dena den, itzulerako partidak falta dira oraindik. Ostiral honetan jokatuko dira, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Usurbilgo frontoian. Pagazpeko jokalariek pilotazaleen berotasuna eskertuko dute.
Aztarri Cup
Aztarrika Gazte Asanbladak udaberriko ostiral gauak girotuko dituen ekimena abian jartzera doa. Aztarri Cup-en lehen jardunaldia ostiral honetarako maiatzaren 9rako dute iragarria.