Boleibola Oiardon
Maiatzak 10, larunbata
12:00 Infantil mutilak: Usurbil-Aldapeta
12:00 Kadete neskak: Usurbil-Ostadar A
Eskubaloia Oiardon
Maiatzak 10, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil KE-Saieko Persianera
16:30 Senior neskak: Urbil-Usurbil KE-Mondradon Lingua Bergara KE
18:30 Kadete neskak: Cortes Usurbil KE-Otezuri Pulpo EK
Futbola
Haranen
Maiatzak 10, larunbata
10:00 Infantil mutilak: Usurbil FT-Zarautz KE B
11:30 Infantil neskak:
Usurbil FT-Añorga KKE B
Usurbil FT B-Bergara KE
16:00 Kadete neskak: Usurbil FT-Martutene KE B
18:15 Preferente mutilak: Usurbil FT-Astigarraga Mundarro
Emakumeentzako indar entrenamenduen hasiera
Larunbatean, maiatzaren 10ean ekingo zaie Udalak antolaturiko Oiardo kiroldegiko gimnasioan emakumeentzako indar entrenamenduen saioei. Apirilaren 28tik maiatzaren 7rako finkaturiko epealdian 140 emakumeek eman dute izena eta Udaletik jakinarazi dutenez, azkenean, lau talde osatu behar izan dituzte. "Indarra lantzeko makinak eta tresnak modu egokian erabiltzeko ikastaro teoriko-praktikoa izango da, doan, eta kiroldegiko gimnasioko baliabideak ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek", antolatzaileen esanetan. Honenbestez, aurreikusitako saioa kopurua handitu behar izan dute:
-Maiatzak 10 eta 31: 49 urtetik 56 urtera bitarteko taldea.
-Ekainak 7 eta 28: 56 urtetik gorakoak.
-Urrian (datak zehazteke): 40 urtetik 48 urtera bitarteko taldea.
-Azaroan (datak zehazteke): 16 urtetik 40 urtera bitarteko taldea.