Iñurritegiaren inaugurazioa

Desfile koloretsu batekin ireki dute iñurritegia

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 10a, 12:12

Iñurri elkarteak aurrerantzean Usurbilen izango duen egoitza ireki dute ostiral honetan, besteak beste, irudiotan ikus dezakezuen moduan, arropa bilduma berria erakusteko desfile koloretsu eta alaiarekin.

Formazioa, hitzaldiak, tailerrak... eta askoz gehiago eskainiko du Iñurri elkarteak ostiral honetan, maiatzaren 9an Usurbilen inauguratu duen egoitzak. Besteak beste, orain arte online izan duten "denda solidarioa" aurrerantzean, noski fisikoki ere izango dute; tartean, arropa. Arropa bilduma berria aurkezteko ere baliatu du aipatu bilguneak ostiral honetako inaugurazio ekitaldia.

Modu ezin originalagoan aurkeztu dute, gainera. Egoitza barruan salgai izandako materiala, soinean jantzita eraman du iñurri talde batek. Giro alai askoan jantzi eta desfilatu dute, bertaratu direnen txalo artean.

Bilduma berritik ezer eskuratu ezin izan duenak, adi, Iñurri elkartetik iragarri dutenez, egun eta tokiotan izango dute salgai:
-Maiatzak 12-24 artean, Lasarteko Kool estudioan egongo da salgai.
-Maiatzaren 25etik aurrera, bilduma berria denda solidarioan online erosteko aukera izango duzue.

Informazio gehiago, izaninurri.eus atarian eskuratuko duzue.