Irekita zegoen martxotik baina baina ostiral honetan zabaldu dute atea ofizialki antolaturiko inaugurazio ekitaldiarekin. Iñurri elkarteak egoitza fisikoa izango du aurrerantzean Usurbilen, Askatasuna plaza ondoko garai bateko Pauma arropa-dendan.
Bertaratu diren iñurri, herrikide eta bisitariek lokala barrutik ezagutzeko aukera izan dute eta hitzorduan bertan aurkezturiko arropa bilduma eskuratu ahal izan dute ere. Horrez gain, baita soinean eramateko moduko osagarriak ere; belarritakoak, belarritako bereziak.
Donostiako Ortzadar izeneko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek ondutakoak dira. Ikastetxeko ordezkaritza bat bertaratu da, hainbat ikasle eta irakasle. "Gaitasun teknikoak lantzen ditugu baina baita ere sozialak", nabarmendu dute.
"Iñurrientzat ahal den guztia eginez"
Hala sortu zen Iñurri elkartearekin lanbidetzan aritzea. "Bururatu zitzaigun iñurrekin lan egitea, gure herramintak erabiliz". Modu horretan, soldadura eta galdaragintza ikasketak egiten ari direnek "belarritako ezberdinak diseinatu eta egin dituzte". Eta bideraturiko proiektu solidario horretan gauzatutakoa, Iñurri elkartearen esku jarri dute.
Lokal barruan aritu dira egindakoa saltzen ikasleok, ekitaldian adierazi duten moduan, "iñurrientzat belarritakoak salduz, iñurrientzat ahal den guztia eginez".