Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 140.000 euroko isuna jarri zion Zarauzko Salbatore Mitxelenari, aurreko ikasturteko matrikulazioan aipatu sailak zortzi familiei bertan izena ematea eragotzi eta ikastolak denei ateak zabaltzea erabaki ostean. Horren aurrean, hainbat elkartasun ekimen bideratzen ari dira Zarautzen bertan baita beste hainbat ikastola eta herrietan. Sare solidario horretara batu da baita Usurbil ere.