Maite Francoren ipuin kontaketa etzi

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 12a, 08:24

Maiatzetik ekainera antolaturiko zikloaren baitan, asteazkenerako iragarria du Sutegi udal liburutegiak hurrengo ekintza.

Abian du Sutegi udal liburutegiak iragan astetik ekainera arte iragarria duen ekintzen zikloa. Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra sorkuntza lanari buruzko solasaldiarekin ekin zioten iragan asteazkenean, ekitaldi sorta honi.

Hurrengo hitzordua, etzirako, hilaren 14rako dute iragarria; Maite Francoren ipuin kontaketa saioa. Amaia Egidazuk eskainiko du bigarren saioa hilabete amaieran.

Azkenik, Yolanda Arrietak "Idazketaren alde" izeneko proiektua aurkeztuko du Sutegiren ziklo honen baitan.

Hori guztia maiatzari dagokionean. Izan ere, ekainerako beste bi ekintza programatu ditu udal liburutegiak:

Ekintza zikloa liburutegian
Maiatzak 7, asteazkena
18:00 Irakurketa Solasaldia: “Orkestra Lurtarra” Sutegi Udal liburutegian.
Norentzat: 9 urtetik gorako haur eta gaztetxoentzat. Iraupena: 1,3 ordu.
Izen ematea: Udal liburutegian.
Zehaztasunak: "Mintzagai izango dugun liburua, Harkaitz Canoren Orkestra Lurtarra liburua(k) eskuragarri dituzue".

Maiatzak 14, asteazkena
18:00 Maite Francoren ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian.
Nori zuzendua: 6-8 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu

Maiatzak 20, asteartea
18:30 "Idazketaren alde": proiektu aurkezpena Yolanda Arrietaren eskutik, Sutegi Udal Liburutegian.
Iraupena: 1,15 ordu.
Nori zuzendua: publiko zabalari zuzendua.

Maiatzak 29, osteguna
18:00
Amaia Egidazuren ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian.
Nori zuzendua: 4-5 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu.

Ekainak 3, asteartea
18:30
Karmele Jaioren “Orain hilak ditugu” poesia-liburua hizpide izango duen literatura-solasaldia Alaine Agirreren eskutik.

Ekainak 12, osteguna
15:00
Irakurketa-solasaldia 11 urtetik gorakoentzat. Idoia Garzesen “Kukuaren kantua” liburua izango dute mintzagai.

Oharra: solasaldietarako liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.