Urterokoa da egin ohi duten deialdia, aurtengoak, ordea, garrantzia berezia du antolatzaileek NOAUA!ri adierazi diotenez. Izan ere, auzolanik gabe ez dago festarik, are gehiago lekuko aldaketa egin duten urte honetan. Talde berri batek hartu du Sagardo Egunaren antolaketaren gidaritza. Horregatik, auzolanerako herritarren laguntza behar dute urtero moduan, tartean, esperientziadunei dei egin diete elkarlan horretan parte har dezaten.
Igande goizean bildu ohi dira, beranduenez jota 8:00etarako muntaketa lanei ekiteko. Arropa erosoarekin agertzeko deia egin dute. 10:30ak aldera egin ohi dute azken bilera, jaialdiko nahiz desmuntaketarako argibideak partekatzeko. Hamaiketako talde argazkirako prest egon behar da apain-apain; horretarako, ez ahaztu, alkondara txuria edota lepoaren bueltan jantzi beharreko koadrodun zapia. Hasiera ekitaldiaren ondotik, 42. edizioan beharko den auzolanari begira, pintxoen prestaketa lanei lotutako honako ohar hau zabaldu dute. Sukalderako behar dute laguntza Sagardo Egunaren bezperan, biharamunean dastatu ahalko diren zizka-mizkak prestatzeko, baita noski urteroko gainerako lanetarako ere; “eskertuko dugu laguntzea. Jendea behar da”.
42. Sagardo Eguna
Maiatzak 18, igandea
Auzolanerako deialdia
08:00 Auzolanerako deia frontoian.
11:00 Auzolanean jardundakoen talde argazkia.
11:30 42. Sagardo Egunaren hasiera.
15:00 Auzolanean jardundakoen bazkaria.
Egitarau orokorra
11:00 Botatzaileen argazkia.
11:30 Sagardo Egunaren Irekiera.
Baserriko zein sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala.
15:00 Botatzaileen bazkaria Udarregi ikastolan
17:30-20:00 “Elektrotxorongo” Elektrotxaranga Usurbilgo kaleetan zehar.
Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.