Gogoan izango duzue, apirilaren 13an Basaurin eta aurreko asteburuan Oiardo kiroldegian jokatutako neurketak irabazita, Euskal Ligako txapeldun amaitu zuten Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilek eta Espainiako fasea jokatzeko sailkatu ziren. Aste hasiera honetan eskubaloi taldeen bilgunetik aditzera eman dute, noiz eta non jokatuko duten txapelketa garrantzitsu hau. Hurrengo asteburuan izango da, Colindresen, Kantabrian. Egunotan, zehaztasun gehiago eman asmo dituzte.
Aurretik, asteburu honetarako eskubaloi partida gehiago iragarri ditu Usurbil K.E.-k Oiardo kiroldegian.
Usurbil K.E.-ren senior mutilen Espainiako fasea
Egunak: maiatzak 23-25.
Tokia: Colindres (Kantabria).
Aurkariak: Hercor Motor BM. Colindres (Kantabriako txapeldunak), Dominicos (Aragoiko txapeldunak) eta BM. Maravillas Benalmadena (Andaluziako ligako hirugarrena).
Oharra: hara joateko autobus zerbitzua antolatuko du Usurbil K.E.-k eta kamiseten zein sarreren banaketa bideratzekoak dira. Egunotan zehaztasun gehiago eskainiko dituzte.
Deitzailea: Usurbil Kirol Elkartea.
Eskubaloia Oiardon
Maiatzak 16, ostirala
20:00 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Egia Seicar
Maiatzak 17, larunbata
11:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E. A-Hernani Onddi E.T.
13:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-Saieko Oxkarbi Taberna