Zumartek 40 urte

Kalea girotzen asteotan, 40. urtemugako jaialdira bidean den Zumarte

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 13a, 08:48

Ekainaren 14rako iragarria duten ospakizun egunaren aurretik, hainbat ekintza iragarri ditu 40 urte betetako Zumarte Musika Eskolak.

Ekainaren 14an izango dute 40. urtemugako jaiegun nagusia baina aldez aurretik ekintza gehiago antolatuko ditu Zumarte Musika Eskolak. Hemen duzue, maiatza amaitu arteko hitzorduen berri:

Zumartek 40 urte
Maiatzak 15, osteguna

18:30 4. Euskaraldia hasteko kalejira Mikel Laboa plazatik. Parte hartzaileen artean izango dira, Zumarteko trikitilariak.

Maiatzak 16, ostirala
19:00
Zumarteko saxo taldeen kontzertua Artzabalgo plazan.

Maiatzak 17, larunbata
17:00 Kalezarko Udaberriko Trikiti Festa 2025 Kalezarko plazan: Zumarteko ikasle Nahikari Etxeberriak, Irune Etxabek, Malen Aierbek eta Ekhine Balerdik parte hartuko dute.

Maiatzak 18, igandea
Zumarteko trikitilariek 42. Sagardo Egunean parte hartuko dute.

Maiatzak 23, ostirala
18:30
Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua Usurbilgo frontoian.

Maiatzak 27-ekainak 1
Argazki eta bideo erakusketa Sutegiko erakustaretoan:
Asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala: 17:30-20:00.
Larunbata: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Igandea: 11:30-14:00.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.