24 ordu baino ez Euskaraldiari Usurbilen ere hasiera ofiziala emateko. Kalejira eta txupinazoa iragarri ditu ekimena azken hilabeteotan prestatu eta dinamizatzen aritutako herritarren batzordeak ostegun honetarako, maiatzaren 15erako.
Gogoan izan, ahobizi nahiz belarriprest gisa izena emateko azken orduak dituzue honako hauek euskaraldia.eus atarian. Txapak Potxoenean nahiz NOAUA! Kultur Elkartean eskuratu ahalko dituzue.
Izena ematea garrantzitsua da. Izan ere, "horrek ahalbidetuko du gero Euskaraldiaren inguruko ikerketa egin ahal izatea, parte hartzaileen jarraipena egitea, txapak banatzea, eta batez ere, prestakuntza tresna eta aholkuak helarazi ahal izatea".
Herri batzordetik Euskaraldira begirako datozen hainbat deialdien berri eman digute. Lerrootan dituzue xehetasunak:
4. Euskaraldia
Maiatzak 12-14, astelehenetik asteazkenera
9:00-14:00 Euskaraldirako izena eman eta txapak eskuratzeko aukera Potxoenean eta NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan.
Maiatzak 15, osteguna
Laugarren Euskaraldiaren hasiera:
18:30 Kalejira udaletxetik abiatuta, kantujira, trikitilari eta buruhandiekin batera.
20:00 Euskaraldiari ekiteko txupinazoa Mikel Laboa plazan, sagardoz eta pintxoez lagunduta.
Arratsaldean zehar, Euskaraldirako izena eman eta txapak eskuratzeko aukera.
Maiatzak 16, ostirala
16:30 Euskal sortzaileen abestien bingo musikatua Agerialdeko patioan guraso eta ikasleentzat. Animatu parte hartzera! Ikastolan ere elkar mugituz egingo dugu!
Txartelen prezioa: 50 zentimo. Aldez aurretik eskatu beharko zaizkio irakasleari, dirua gelara eraman eta egunean bertan seme-alabarekin helaraziko zaizkio.
Ondoren, txokolatea banatuko da.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.
Izen-ematea eta argibide gehiagorako: euskaraldia.eus