Ziortzak 40 urte

Ziortzaren urtemuga jaialdiko ekintzetan izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 15a, 12:13

Betetako 40 urteak ospatuko ditu Ziortza Gazte Elkarteak maiatzaren 23ko asteburuan. Antolaturiko ekintzetarako izena emateko azken eguna duzue gaurkoa.

Lau hamarkada, berrogei urte betetako bi herri eragileen urteurrenak ospatuko dira hurrengo asteotan; azaroaz geroztik gorazarre ziklo betean den Zumarte Musika Eskolarena eta Ziortza Gazte Elkartearena.

Azken horrek, Ziortzak maiatza amaieran ospatuko du urteurrena, hilaren 23ko asteburuan hain zuzen. Plazaratu dute urteurren jaialdiko egitaraua. Segidan duzue; erronka, tailer, herri bazkari edota elektrotxaranga artean joango zaigu urtemuga ospakizuna. Adi, ekintzetan izena emateko azken eguna duzue gaurkoa; tartean, herri bazkarirako txartelak erosteko ere azken osteguna izango da gaurkoa. Txirristran edo Txiribogan eskuratu ahalko dituzue. Gazteentzako zein helduentzako menua prestatuko dute.

"Gogotsu gaude egun berezi hauek zuekin guztiekin ospatzeko", iragarri dute.

Produktuen katalogoa
Bide batez, gogoan izan, urteurren berezi honi begira, gainera, bilguneak dituen produktuen katalogoa argitaratu du Ziortzak bere sare sozialen bidez.

"Jakingo duzuen bezala, gure 40. urteurrena ospatzen gabiltza; eta hortaz, Ziortzako produktu sorta sortu dugu maitasun handiz", nabarmendu dute. Produktu sorta osoa Ane Ibargoyen herrikideak diseinaturiko katalogo batean bildu dute. Bilduma horretan dagoen galdetegiaren bidez eskatu ahalko dira produktu horiek. Izan ere denetarik dute; kamisetak, sudaderak, txapelak, kantinplorak, mantalak, Tote Bag-ak... "Produktuen eskaerak zuen erantzunen arabera egingo ditugunez mesedez galdetegia konpromezuz bete", galdegin dute Ziortzatik. Hona hemen aipatu kontuei lotutako estekak:
-Katalogoa.
-Galdetegia.

Ziortza gazte elkartekoekin hartuemanetan jartzeko bideok dituzue: ziortzage@gmail.com edo Instagram bidez @ziortzage helbidean.



Ziortzak 40 urte
Maiatzak 23, ostirala
17:00
Tailerrak LH5-DBH4 bitarteko gazteentzat: Eiti, Oier Agirresarobe, Olatz Zabaleta eta Pello Ibargoyen.

Maiatzak 24, larunbata
10:00
Esnadeia.
10:30 Txupinazoa eta txokolatada Mikel Laboa plazan.
Ondoren, Strong Zumba saioa.
11:30 Gazteen erronka erraldoia.
12:00 Eskulan tailerrak haurrentzat Dema plazan.
14:30 Herri bazkaria Mikel Laboa plazan. Txartelak Txirristran eta Txiribogan salgai maiatzaren 15era arte:
-Gazte menua: mokadutxoak, paella, izozkia eta oroigarria. 12 euro.
-Helduen menua: barrengorriak saltsan, entsalada, paella, edaria, postrea, kafea eta edaria. 18 euro.
17:30 Ondoezik elektrotxaranga.

Horrez gain:
-Maiatzak 23 (17:00-19:30) eta maiatzak 24 (10:30-14:30): argazki erakusketa interaktiboa.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.