Urtero hutsik egiten ez duen hitzordua da San Ixidro egun honetan. Jan-edanean abiatu dute aurtengo baserritarren ospakizun egun hau, ostegun honetan, maiatzaren 15ean. Hamaikak jota, ekin diote antolatzaileek, Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolaturiko jaialdiko hamaiketakoari.
Bertan bildu dira, San Ixidro egun honetan oroitu eta omentzen den lehen sektorean dihardutenak, gerora idi-deman parte hartzera zihoazenak, baita Egurtzegi aldetik etorritakoak ere, beste hainbat herrikiderekin batera.
Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunea izan da jaiegun honen abiapuntua hain zuzen. Bertan hasi dira girotzen eguna Jon Ostolaza eta Andoni Larrañaga. Erromeria giroa piztu dute gero, frontoian hamaiketako orduan. Haien emanaldia bertsolarienekin tartekatu dute. Izan ere, iaz bezala, Ane Labaka eta Beñat Gaztelumendi gonbidatu dituzte gaurko ospakizun egun honetara.
Eta aurten, dantzariak batu zaizkie, larunbatean estreinakoz Kalezarren ospatuko den Udaberriko Trikiti Festaren bezpera hauetan. Izan ere, bada Usurbilen, gazte belaunaldi bat azken urteotan gogotsu asko erromeria giroan murgildu eta gogotik dantzan aritzen dena, Aristerrazun esaterako.

Gaurkoan, gazte talde horretako bi kide ikusi ditugu eta haiengana hirugarren herrikide bat batu da dantzara. Bistan denez, erromeria kutsu handikoa izan da aurtengo San Ixidro Eguna.