San Ixidro egun honetako ospakizunak Artzabalen egitekoa zuten bertso-bazkariaren aurretik, Dema plazan eginiko idi-demarekin borobildu dituzte. Urtero egiten diete tartea herri kirolei gaurko egunez. Oraingo honetan, idi-dema antolatu dute. Iñaxio Telleria eta Ramon Sarasua (Olazar) lehiatu dira Usurbilgo plaza historikoan.
Hona hemen, emaitzak:
Iñaxio Telleria: 30 plaza eta zinta bat.
Ramon Sarasua "Olazar": 31 plaza 9 zinta eta 1,60 metro.
Bistan denez, "Olazar" nagusitu da gaurko lehian.