"Zuekin batera, lehen nazionalera", aldarri horrekin aurkeztu du Usurbil Kirol Elkarteak, senior mutilen eskubaloi taldeak maiatzaren 23ko asteburuan Colindresen (Kantabria) jokatuko duen Espainiako fasera joateko txangoari buruzko xehetasunak.
Alde batetik, autobus zerbitzua antolatu dute. "Jokalariekin batera autobusean joateko aukera izango da", berri eman dute Usurbil Kirol Elkartetik.
Bestalde, usurbildarren neurketak ikusteko bonuak ere eskuratu ahalko dira, baita taldea animatzeko kamisetak ere. Izan ere, "kamiseta gorriak, eta ikurrinak eramateko deia egiten dugu!", animatu dute Usurbil K.E.-tik. Horretarako, "Usurbil Kirol Elkarteak kamiseta gorriak eskuragarri jarriko ditu Colindresera eramateko; sarreren ordainketa egunetan izango duzue doan eskuratzeko aukera! Behin igoera fasea amaituta, kamisetak itzultzeko hitzorduak jarriko ditugu".
Hemen dituzue xehetasunak:
Usurbil K.E.-ko senior mutilen igoera fasea
Non: Colindres, Kantabria.
Neurketak:
-Maiatzak 23, 21:00 Dominicos.
-Maiatzak 24, 20:00 BM. Maravillas Benalmadena.
-Maiatzak 25, 13:00 Hercor Motor BM. Colindres.
Usurbildik irteera: autobusez, maiatzaren 23an, goizeko 11:15ean Oiardo kiroldegitik.
Aukerak:
Autobusa + Sarrerak (BONOA, partida guztiak): 45€.
Sarrerak (BONOA, partida guztiak): 20€.
Sarrerak: 12 urtez azpikoek doan!
*Eguneko sarrerak ezin dira erreserbatu, partida egunetan edukiko duzue Colindreseko kiroldegian eskuratzeko aukera (sarrerak libre egonez gero)
Bonuak
Usurbil K.E.-ren esanetan, "Kiroldegiaren aforo kontua dela-eta, bonoen kopurua mugatua izan daiteke. Hori dela-eta, Google-forms hau betetzeak ez du ziurtatuko bonoa eskuratuko duzunik. Lehentasuna izango dute ostiralean autobusean bidaiatzen dutenek, eta jokalari bakoitzak bi bono izango ditu. Hala ere, gure aldetik hurrengoa adierazi nahi dugu: antolatzaileei, usurbildarrek eskatutako bono guztien eskaera egingo zaiela Beraz, antolatzaileek adierazitakoarekin jarriko gara zuekin harremanetan e-mail bidez. Hori bai, bono eskaera handiagoa bada, emango dizkiguten bono kopurua baino, zozketa egingo da eskatzaileen artean (ez da lehentasunik egongo)". Bonuak aurrez ordaintzea eskatzen dute, "batik bat etorriko zaretela ziurtatzeko. Ordaindu eta ez bazara hautatua izan, dirua itzultzeko beste hitzordu batzuk jarriko dira".
Bonuak ordainketa Oiardo kiroldegian egin beharko da egunotan:
Maiatzak 16, ostirala: 17:15-18:15.
Maiatzak 17, larunbata: 12:00-13:30/16:00-17:30.
Autobus zerbitzurako nahiz bonuak eskuratzeko izena emateko formulario hau bete beharko da. Maiatzaren 16a azken eguna:
https://forms.gle/fp3EscYM3x7RGgDU8
Informazio gehiago, bideotatik eskuratu ahalko duzue:
usurbilkirolelkartea@gmail.com
610003227