Hemen duzue, 4. Euskaraldiari lotuta datozen deialdien berri:
4. Euskaraldia
Maiatzak 16, ostirala
16:30 Euskal sortzaileen abestien bingo musikatua Agerialdeko patioan guraso eta ikasleentzat. Animatu parte hartzera! Ikastolan ere elkar mugituz egingo dugu!
Txartelen prezioa: 50 zentimo. Aldez aurretik eskatu beharko zaizkio irakasleari, dirua gelara eraman eta egunean bertan seme-alabarekin helaraziko zaizkio.
Ondoren,txokolatea banatuko da.
Antolatzailea: Udarregi ikastola.
Euskaraldian zehar...
Aginagako eta Zubietako eskolakoen bizikleta martxa eta Aginagako eskolakoen koreografiak plazan.
Maiatzak 23, ostirala
Euskaraldiaren amaiera Zubietan:
16:45 Herri kirolen ginkana.
18:15 Erromeria.
Tokia: Zubietako plaza.
Antolatzailea: Zubietako Eskola Txikiko Guraso Elkartea.
Maiatzak 25, igandea
Kantu Festa
10:30 Herri-bisita: Usurbil Museo Irekia.
12:00 Kantu Jira.
14:00 Kantu-bazkaria ikastolako jangelan. Menua: 25 €. (Kantu taldearekin harremanetan jarri).
18:00 Cavaillé-Coll/Mutin, Salbatore parrokiako organoaren azalpena Joan Luis Atxegaren eskutik.
- Elizako koruan organoaren laguntzarekin: Txoria-txori./ Gure ametsak.
- Dema plazan kantuzaleon arteko agurra.
- Partitzeko tenorea.
Zehaztasunak: "Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak, Kantu Festa ekimena antolatu du Zarauzko Montetxio, Lasarte-Oriako Xumela eta Hondarribiko Olagarro kantu taldeekin partekatuz. Euskaraldia-2025 ekimenaren amaierarekin bat eginez, euskaldun egiten gaituen euskara bultzatuz, euskal kantuen aldarrikapena plazaratu nahi luke, kantuez eta kontuez gozatzeko gogoz dagoen guztia gonbidatuz".
Izen-ematea eta argibide gehiagorako: euskaraldia.eus
Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.