Laugarren Euskaraldiari ongi etorri ederra ematen ikusi ditugu kalejiran ostegun arratsalde honetan, Zumarte Musika Eskolako trikiti taldekoak. Lau ez, berrogei urte bete dituen eskola ospakizun urtemuga betean da. Ekainaren 14rako dute iragarria jaiegun nagusia, baina aldez aurretik asteotan hainbat ekintzatan parte hartu edo hainbat saio eskainiko dituzte.
Hurrengoa, ostiral honetan bertan, maiatzaren 16an. Saxo taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango duzue Artzabalgo plazan. Asteburuan etenik ez du izango Zumartek. Ostegunean Euskaraldiarekin egin bezala, musika eskolako trikitilarien taldeko zenbait ikasleek estreinakoz Kalezarren antolaturiko Udaberriko Trikiti Festan parte hartuko dute, baita biharamuneko, igandeko 42. Sagardo Egunean ere!
Adi, gainera, usurbildarren jaiegun nagusiari hasiera emateko ohorea izango du Zumartek, berak bezala 40 urte betetako Ziortza Gazte Elkartekoekin batera.
Ekainaren 14an izango dute 40. urtemugako jaiegun nagusia baina aldez aurretik ekintza gehiago antolatuko ditu Zumarte Musika Eskolak. Hemen duzue, maiatza amaitu arteko hitzorduen berri:
Zumartek 40 urte
Maiatzak 16, ostirala
19:00 Zumarteko saxo taldeen kontzertua Artzabalgo plazan.
Maiatzak 17, larunbata
17:00 Kalezarko Udaberriko Trikiti Festa 2025 Kalezarko plazan: Zumarteko ikasle Nahikari Etxeberriak, Irune Etxabek, Malen Aierbek eta Ekhine Balerdik parte hartuko dute.
Maiatzak 18, igandea
Zumarte Musika Eskolak Ziortza Gazte Elkartearekin batera hasiera ofiziala emango dio 42. Sagardo Egunari. Horrez gain, Zumarteko trikitilariek girotuko dute sagardo festa.
Maiatzak 23, ostirala
18:30 Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua Usurbilgo frontoian.
Maiatzak 26-30
2025-26 ikasturterako matrikulazioa. Informazio gehiago, zumarte.eus atarian.
Maiatzak 27-ekainak 1
40. urtemugako argazki eta bideo erakusketa Sutegiko erakustaretoan:
Asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala: 17:30-20:00.
Larunbata: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Igandea: 11:30-14:00.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.