Sagardo Eguna

Talogileen eta kontzertuen karpagunea Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 18a, 08:34

Usurbilgo Ernai gazte antolakundeak talogileak edota kontzertuak iragarri ditu bertan 42. Sagardo Egun honetarako, Mikel Laboa plazan kokaturiko karpagunean.

Hemen da 42. Sagardo Eguna! Ohi bezala, frontoian eta Askatasuna zein Dema plazetan izango den sagardo festara batuko da baita Usurbilgo Ernai gazte antolakundeak Mikel Laboa plazan kokatuko duen karpagunea.

Aurreko edizioen ildotik, eremu girotua izango da goizetik gauera. Jan-edanik ez da faltako. Txozna izango du noski. Haren ondoan, goizean zehar usurbildarrek ondutako talo goxo askoak dastatu ahalko dira.

Arratsaldea musikaz blaituko dute eremua. "Badator Sagardo Eguna! Aurtengoan ere egun osoan zehar, egitaraua izango dugu, gazteok elkartu, borrokatu eta gozatzeko aukerarekin!", iragarri du Usurbilgo Ernaik.

Segidan duzue, aipatu karpaguneko egitaraua:

Ernairen txoznagunea
Maiatzak 18, igandea
11:00 Txozna irekiera.
Goizean zehar, presoen aldeko talogileak.
13:00 Euskal presoen aldeko topa.
16:00 Auskalo.
19:30 Dj JoTaTxo.

Tokia: Mikel Laboa plaza.
Antolatzailea: Ernai.