Sagardo Eguna

Badator jaiegun seinalatuena

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 16a, 17:41

Bi egun baino ez, Usurbil 42. Sagardo Egunean murgiltzeko.

Badator 42. edizioa ere. Usurbil sagardoaren jaialdi handian murgiltzeko bi egun baino ez dira geratzen jada. Sagardo egarria urtero izaten da garai honetan; aurten, ordea, are handiagoa izan daiteke eguraldiaren aurreikuspena kontuan hartzen badugu. Izan ere, uda giro beteko igandea izango dugula iragarri du Euskalmet meteorologia agentziak. Giro eguzkitsua eta 23 gradura arte igo daitekeen tenperatura izango omen dugu 42. Sagardo Egunean.

Festarako gogoa eta sagardo egarri hori guztia asetzeko 39 postu kokatuko ditu Sagardo Egunaren Lagunak taldeak frontoian, Askatasuna nahiz Dema plazetan. Edarion artean, Usurbilgo baserri nahiz sagardotegietakoak izango ditugu, baita Gipuzkoako beste hainbat udalerrietan kokaturikoetakoak ere.

42. Sagardo Eguneko postuak
Herriko baserrietakoak:
Agerre Azpi, Anburu, Gorosti, 3 Arima, Troya, Zumitza, Ibindox, RBLD, Dranbaenea.

Herriko sagardotegiak
Aginaga:
Aginaga, Urdaira.
Usurbil: Aialde Berri, Arratzain, Saizar Txapelgorri, Saizar.
Zubieta: Araeta, Astiazaran.

Gainerako sagardotegiak:
Aia:
Izeta, Satxota.
Andoain: Mizpiradi.
Astigarraga: Alorrenea, Bereziartua, Etxeberria, Gurutzeta, Irigoien, Mendizabal, Oyarbide.
Azpeitia: Añota.
Ereñotzu: Larre-Gain.
Errenteria: Egiluze.
Hernani: Akarregi, Alberro, Goiko Lastola.
Lasarte-Oria: Otegi.
Oiartzun: Ordo-Zelai.
Tolosa: Eguzkitza.
Urnieta: Altuna, Eula, Oianume.

Pintxo aukera ederra izango da baita, sagardoa zintzurretik behera bultzatzeko. Goizeko 11:30etan emango zaio hasiera 42. edizioari, orduerdi lehenago auzolanean jardungo direnen talde argazkia atera ostean.

Postuetako osteratxoa goiz partean egingo den arren, festa giroak arratsaldean segiko du “Elektrotxorongo” Elektrotxarangakoen eskutik.

"Giro paregabea izango dugu aurtengoan ere! Animatu!", egin dute gonbita Sagardo Egunaren Lagunak taldekoek.


Hemen, datorren Sagardo Eguneko egitaraua:

42. Sagardo Eguna
Maiatzak 18, igandea
11:00 Botatzaileen argazkia.
11:30 Sagardo Egunaren Irekiera.
Baserriko zein sagardotegi ezberdinetako sagardoa dastatzeko aukera. Honetaz gain, pintxo aukera zabala. 
15:00 Botatzaileen bazkaria Udarregi ikastolan 
17:30-20:00 “Elektrotxorongo” Elektrotxaranga Usurbilgo kaleetan zehar. 

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.