Ziortzak 40 urte

"40 urtez bidelagun", Ziortzaren urtemuga jaialdiko abestia

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 16a, 14:46

Soinu-banda propioa izango du Ziortza Gazte Elkarteak bere 40. urtemuga jaialdian. Izan ere, "40 urtez bidelagun" kanta sortu dute, gaurtik entzungai duzuena.

40 urte bete ditu Ziortza Gazte Elkarteak. Lau hamarkadotan aisialdian eragiten aritu den bilgunea urtemuga borobil hau ospatzera doa maiatzaren 23ko asteburuan. Ziortzako iraganeko, egungo eta etorkizuneko kideak, nahiz herritar oro bildu nahi duten jaialdia iragarri dute hilaren 23rako eta 24rako.

Hitzorduak, gainera, soinu-banda propioa izango du. Izan ere, abesti bat sortu dute urtemuga honen harira; "40 urtez bidelagun" izena du. Gaurtik entzungai duzue sarean, esteka honetan hain zuzen: "40 urtez bidelagun"

"Plataforma guztietan entzungai duzue maitasun handiz egindako abestia!!", jakinarazi dute Ziortzatik. Sorkuntza prozesu honen "bidean egon zareten guztioi" eskerrak helarazi nahi dizkiete. "Plazerra izan da", nabarmendu dute.

Abestiak, urtemugari egiten dio erreferentzia noski, baina baita Ziortzaren izaerari, urteotan eginiko ibilbideari, haien jardunari, dinamikaren atzean den filosofiari. Segidan duzue, abestiaren letra osorik, baita 40. urtemuga jaialdiko egitaraua ere.

Ziortzak 40 urte
Maiatzak 23, ostirala
17:00
Tailerrak LH5-DBH4 bitarteko gazteentzat: Eiti, Oier Agirresarobe, Olatz Zabaleta eta Pello Ibargoyen.

Maiatzak 24, larunbata
10:00
Esnadeia.
10:30 Txupinazoa eta txokolatada Mikel Laboa plazan.
Ondoren, Strong Zumba saioa.
11:30 Gazteen erronka erraldoia.
12:00 Eskulan tailerrak haurrentzat Dema plazan.
14:30 Herri bazkaria Mikel Laboa plazan. Txartelak Txirristran eta Txiribogan salgai maiatzaren 15era arte:
-Gazte menua: mokadutxoak, paella, izozkia eta oroigarria. 12 euro.
-Helduen menua: barrengorriak saltsan, entsalada, paella, edaria, postrea, kafea eta edaria. 18 euro.
17:30 Ondoezik elektrotxaranga.

Horrez gain:
-Maiatzak 23 (17:00-19:30) eta maiatzak 24 (10:30-14:30): argazki erakusketa interaktiboa Sutegin.
-40. urtemugako produktuen katalogoa eskuragarri:
-Katalogoa.
-Galdetegia.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.