Asteotako agenda hitzorduz betea du Zumarte Musika Eskolak. Ohiko hitzorduez gain, 40. urtemugakoak egokituko zaizkie asteotan.
Azken egunotan, esaterako, saxo taldeek kontzertua eskaini zuten ostiral arratsaldean Artzabalen. Bestalde, 4. Euskaraldiari ekiteko kalejiran ikusi genituen trikitilariak ostegunean, baita larunbateko Kalezarko Udaberriko Trikiti Jaialdian ere.
Gaurko 42. Sagardo Egun honetan, bitan ikusi ditugu musika eskolakoak. Izan ere, 40 urte betetako Ziortzakoekin batera eman diete hasiera gaurko sagardo festari. Horrez gain, urte luzez egin ohi izan duen moduan, aurreko urteetan Juan Tapia gidari izan duen eta egun Manex Torrealdaik zuzentzen duen trikitilari eta panderojoleen taldeak kalejira eskaini du igande eguerdian. Kalejira, topera zen frontoiko oholtzan borobildu dute.
Adi, datozen asteotako deialdi hauei:
Zumartek 40 urte
Maiatzak 23, ostirala
18:30 Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua Usurbilgo frontoian.
Maiatzak 26-30
2025-26 ikasturterako matrikulazioa. Informazio gehiago, zumarte.eus atarian.
Maiatzak 27-ekainak 1
40. urtemugako argazki eta bideo erakusketa Sutegiko erakustaretoan:
Asteartea, asteazkena, osteguna eta ostirala: 17:30-20:00.
Larunbata: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Igandea: 11:30-14:00.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.