Sagardo Eguneko erreferentziazko jaiguneetako bat izaten da, frontoi atzean, Mikel Laboa plazan kokaturiko karpagunea. Barruan, Usurbilgo Ernai gazte antolakundearen eskutik, egun osoko eskaintza prestatu dute. Hasteko, irudiotan dituzue herriko talogileek sukaldatu eta eskainitako jaki goxoak.
Gunea ireki aurreko prestaketak bideratu ostean, jo eta su aritu dira eremua zabaldu dutenean auzolanean.