Sagardo Eguna

Itzala preziatua, uda giro betekoa izan den jaialdi jendetsuan

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 18a, 14:51

Uda giro beteko sagardo festa izan dugu aurten. Jendetza erakarri du 42. edizioak, herritarren eta bisitarien artean. Eguerdi partean, itzala izan da jai eremuko tokirik preziatuena.

25 gradutik gorako tenperatura, giro eguzkitsua... Uda giro betean ospatu da gaurko 42. Sagado Eguna. Bestela ere sagardo egarriz egon zitekeen jendea,k pentsa, bero honekin nola dastatu duen sagardoa.

Jendetza erakarri du aurtengo jaialdiak, herrikideez gain, ohi bezala, bisitariak ere bai. Eta itzala, bereziki Askatasuna plazako estalpe inguruak edota frontoiak eskainitako itzala biziki estimatua izan dute festa giroan murgildutakoek.

Erruz zerbitzatu dute sagardo gozoa gaurkoan. Giro ederra izan da.