Sagardo Eguna

Sagardo egarriz plazaratu da jendea

Noaua Aldizkaria 2025eko maiatzaren 18a

Ofizialki hasi aurretik, jende ilara ederra osatu da 42. Sagardo Eguneko edalontzia eskuratzeko.

Sagardo Eguneko beste protagonistetako bat segidan; edari preziatua jasotzen duen edalontzi serigrafiatua. Jaialdia hasi baino lehen jada ilara luzea osatu da, edalontzia eskuratzeko gogoz. Mugimendu bizia izan dute frontoirako sarbidean berau erosteko jarriak zeuden postuetan.

Zain zirenek urte guztiotako Sagardo Eguneko edalontzien bildumarako beste bat jaso dute etxerako, etxera heltzen baldin bada behintzat.