Sagardo Eguna

Auzolan erraldoiak bideratu du urteko jaiegun seinalatuena

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 18a, 15:21

Auzolanik gabe ez da festarik izaten eta hori argi erakusten du urtero Sagardo Egunak. Hemen duzue, urteroko tradizioari eutsiz, goizeko prestaketa lanak bideratu ostean, auzolanean jardun duten herritarrek jaialdia hasi aurretik ateratako talde argazkia.

Goizeko hamaiketarako Dema plazan bildutako herritar talde jendetsua duzue ondoko irudiotan. Tartean ziren, gerora berrogei postu ingurutan sagardoa edota zizka-mizkak zerbitzatzen arituko zirenak, antolatzaileak, edalontzi saltzaileak... Urtero, Sagardo Eguna ospatu ahal izateko usurbildarren jaegun nagusi honek behar izaten duen laguntzaren eta ondorioz, haren auzolanaren irudiak dituzue ondokoak.

Beti gogorarazi ohi den moduan, auzolanik gabe ez dago festarik. Aurreko hilabeteetako prestaketa lanen ondotik, gaur goizean goiz bildu dira ondoko irudikoak Sagardo Eguneko azpiegitura guztia muntatu, postuak hornitu eta atontzera.

Goizeko 11:30etako hasiera ekitaldiaren ondotik, guztiak prest behar zuen izan. Baina minutu dezente lehenagorako egokitua zuten jai-eremua. Goizeko 11:00etako ondoko talde argazki hau ateratzerako dena prest utzi dute.

Argazkia atera eta nor bere postura joan da gero, Zumartek eta Ziortzak emandako hasieraren ondotik etorritako jende uholdeari harrera egin eta zerbitzatze lanak bideratzera.