Sagardo Eguna

Laguntzaile sare zabala aurtengo jaialdian

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 18a, 15:02

Boluntario sare zabalak bermatu du sagardo festan murgiltzeko gogoz zirenei harrera egin eta 42. Sagardo Egun honek eskaintzeko ziena ahalbideratzea.

Sagardo Eguna ahalbideratu dutenak dituzue irudiotan. Haiek gabe, ez legoke festarik. Hilabeteotako prestaketa lanen ondotik, gaur goizean goizetik lanean aritu dira muntaketa lanetan. Jaialdiari hasiera eman zaionetik, postuen atzealdean ikusi ditugu; zizka-mizkak zerbitzatzen talde bat, sagardoa partitzen gehienak. Auzolanean denak . Boluntario sare zabala osatu dute guztien artean.

Sagardoei dagokienean, Usurbilgo baserrietako eta sagardotegietakoak izan dira dastagai, baita Gipuzkoako beste zenbait txokoetakoak ere:

42. Sagardo Eguneko postuak
Herriko baserrietakoak:
Agerre Azpi, Anburu, Gorosti, 3 Arima, Troya, Zumitza, Ibindox, RBLD, Dranbaenea.

Herriko sagardotegiak
Aginaga:
Aginaga, Urdaira.
Usurbil: Aialde Berri, Arratzain, Saizar Txapelgorri, Saizar.
Zubieta: Araeta, Astiazaran.

Gainerako sagardotegiak:
Aia:
Izeta, Satxota.
Andoain: Mizpiradi.
Astigarraga: Alorrenea, Bereziartua, Etxeberria, Gurutzeta, Irigoien, Mendizabal, Oyarbide.
Azpeitia: Añota.
Ereñotzu: Larre-Gain.
Errenteria: Egiluze.
Hernani: Akarregi, Alberro, Goiko Lastola.
Lasarte-Oria: Otegi.
Oiartzun: Ordo-Zelai.
Tolosa: Eguzkitza.
Urnieta: Altuna, Eula, Oianume.