Udaberria liburutegian

Yolanda Arrietaren proiektu aurkezpena gaur

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 20a, 07:07

Iaz eskainitako idazketa tailerren emaitza aurkeztuko du gaur Yolanda Arrietak Sutegi udal liburutegian.

Etenik ez du Sutegi udal liburutegiko dinamikak. Azkenaldian, astero bada hitzordurik kultur-etxeko gune horretan. Harkaitz Canoren "Orkestra Lurtarra" sorkuntza lanari buruzko solasaldia edota Maite Francoren ipuin kontaketa saioa eskaini dute azken asteotan.

Hurrengo hitzordua, astearte honetarako, maiatzaren 20rako dute iragarria, herrikide batekin; Yolanda Arrietarekin. "Memoria berria, idazketaren alde", proiektua aurkeztuko du gaur 18:30etan. "Iaz, hainbat idazketa tailer eskaini zuen gurean, Sutegi udal liburutegian", adierazi dute antolatzaileek.

Orduan egindako lanketaren emaitza aurkeztuko du astearte honetako ekitaldian Arrietak. "Proiektu haren emaitza partekatuko du gurekin, edo agian, guk berarekin!". Bertara joateko gonbita egin dute. "Saio interesgarria eta bizia izango da; hori seguru. Zatoz gurera!".


Ekintza zikloa liburutegian
Maiatzak 20, asteartea
18:30 "Idazketaren alde": proiektu aurkezpena Yolanda Arrietaren eskutik, Sutegi Udal Liburutegian.
Iraupena: 1,15 ordu.
Nori zuzendua: publiko zabalari zuzendua.

Maiatzak 29, osteguna
18:00
Amaia Egidazuren ipuin kontaketa Sutegi Udal Liburutegian.
Nori zuzendua: 4-5 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: 1 ordu.

Ekainak 3, asteartea
18:30
Karmele Jaioren “Orain hilak ditugu” poesia-liburua hizpide izango duen literatura-solasaldia Alaine Agirreren eskutik.

Ekainak 12, osteguna
15:00
Irakurketa-solasaldia 11 urtetik gorakoentzat. Idoia Garzesen “Kukuaren kantua” liburua izango dute mintzagai.

Oharra: solasaldietarako liburuen aleak eskuragarri dituzue liburutegian.

Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.