Euskaraldia

Euskaraldiak Aginagako eta Zubietako eskolak batu ditu

Erredakzioa 2025ko mai. 21a, 11:45

Eguneroko martxa albo batera utzi eta ezohiko jarduera baten protagonistak izan dira Aginaga eta Zubietako eskoletako ikasleak. Bizikletan abiatu dira euren ikastetxeetatik eta Santuenean batu dira batzuk eta besteak. Handik tropelean iritsi dira Usurbilera. 

Euskaraldiaren aitzakian elkartu dira gaurkoan Aginaga eta Zubietako Eskoletako ikasleak eta irakasleak. Santuenean batu dira eta handik jo dute Usurbilgo erdigunera.

Joxe Martin Sagardia plazara iritsi eta lehenbiziko gauza, hamaiketakoa egin dute. Bizikletan xahututako indarrak berritu ondoren, denak batu eta Euskaraldiaren kanta dantzatu dute. Giro ederrean aritu dira, ez zirudien bi ikastetxe ezberdinetako ikasleak zirenik.