Boleibol taldea, Gipuzkoako txapeldunorde
Infantil taldeak Gipuzkoako Ligako finala jokatu zuen asteburuan Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Bera-Bera izan zuten lehiakide. "Bost set jokatu eta partida orekatu baten ondoren, galdu egin zuten baina goraipatzekoa da egin duten denboraldia", nabarmendu digute taldetik.
Kadete nesken finala futbolean
Denboraldia amaitzear dute baita Usurbil Futbol Taldean ere. Adi, klubeko taldeetako batek, kadete neskek hain zuzen, finala jokatuko dute igandean Donostiako Puio zelaian. Bide batez, hemen duzue astebururako iragarri dituzten futbol partiden berri:
Haranen
Maiatzak 24, larunbata
09:30 Infantil txiki: Usurbil FT-Elgoibar CD
11:30 Txapeldunen amaiera fasea, 1. kadete neskak: Hernani-Antiguoko
Maiatzak 25, igandea
10:00 Infantil neskak: Usurbil FT-Santo Tomas Lizeoa B
Haranetik kanpo
Maiatzak 25, igandea
12:00 Kadete neskak, finala Puion: Usurbil FT-Intxaurdi KE D
Usurbil K.E.-ren senior mutilen Espainiako fasea
Azkenik, gogoan izan, asteburuan Colindresen (Kantabria) jokatuko du Espainiako fasea Usurbil K.E.-ren senior mutilen taldeak. Lehen nazional mailara igotzea jokoan izango du.
-Maiatzak 23, 21:00 Dominicos.
-Maiatzak 24, 20:00 BM. Maravillas Benalmadena.
-Maiatzak 25, 13:00 Hercor Motor BM. Colindres.
Eskubaloia Oiardon
Maiatzak 24, larunbata
13:00 Senior neskak: Urbil Usurbil K.E.-Hernani