Zumartek 40 urte

Musika eskolakoen urtemugako ekintza gehiago ostiraletik aurrera

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 21a, 09:40

40. urtemuga ekimen zikloa antolatua du Zumarte Musika Eskolak ekainaren 14ra arte. Datozen hitzorduen artean lehenengoa, ostiralean egingo dute; talde instrumentalen kontzertua.

Ekainaren 14rako dute iragarria jaiegun nagusia, baina aldez aurretik asteotan hainbat ekintzatan parte hartu edo hainbat saio eskainiko dituzte. Azken egunotakoa, dinamika horren erakusleiho argia izan da. Euskaraldiaren hasierako herri kalejira, Kalezarko Udaberriko Trikiti Festan edota Sagardo Egunean (hasiera ekitaldian eta girotze lanetan) parte hartu du Zumarte Musika Eskolak.

Haien hurrengo hitzordua, etzi, maiatzaren 23an izango da. Talde instrumentalek kontzertua eskainiko dute frontoian.

Zumartek 40 urte
Maiatzak 23, ostirala
18:30
Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua Usurbilgo frontoian.

Maiatzak 26-30, astelehenetik ostiralera
2025-26 ikasturterako matrikulazioa. Informazio gehiago, zumarte.eus atarian.

Maiatzak 28-ekainak 1
40. urtemugako argazki eta bideo erakusketa Sutegiko erakustaretoan:
Asteazkena, osteguna eta ostirala: 17:30-20:00.
Larunbata: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Igandea: 11:30-14:00.

Ekainak 4, asteazkena
18:30 Abesbatzen kontzertua Sutegin.

Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.

Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilaldi musikatua.
14:30 Bazkaria.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.