Haur eta gaztetxoen aisialdi ereduan azken urteotan eragiten ari den Zirimara proiektuaren parte hartzaile izan nahi dutenei begirako ohar garrantzitsua gogorarazi behar dizuegu berriz. Izan ere, urrian abiaraziko duten 2025-26 ikasturterako izena emateko epealdia ixtear dute. Tramitazio hau bideratzeko azken eguna, ostiral hau, maiatzaren 23a izango da.
Usurbilgo erdigunera, Aginagara eta Zubietara hedatuko da eskaintza hau. LH1-6 arteko gaztetxoei zuzendua egongo da, Zirimara gisa LH1-4 mailakoentzat, Zirimara Multi gisa eskainiko da LH 5-6 mailetakoentzat. Horrez gain, 0-6 urte artekoentzako Zirimara familian egitasmoa eskaintzen segiko da, urriaren 1ean hasi eta hurrengo urteko maiatzaren 30era arte.
Antolakuntzatik ohartarazi duten moduan, "Eskola Kirolean parte hartzeko derrigorrezkoa da Oiardo kiroldegiko bazkide izatea". Aste honetako aldizkarian argitaraturiko iragarkian dituzue xehetasunak: