Salbatore elizak duen ondarea eta Usurbilgo kaleetan ikusgai dugun kultur sorkuntzaz gehiago ikasteko aukera izango da asteburuan, 650 Usurbil Bizi herri egitasmoaren eskutik. Izan ere, bisita gidatu bana antolatu du larunbaterako eta iganderako.
Hasteko, maiatzaren 24an, "Elizaren historia eta bere kultur ondarea ezagutzeko aukera egongo da, besteak beste, Cavaillé-Coll/Mutin organoa (1907/1920) eta erloju entzutetsuak". Biharamunean, "Jose Luis Zumetaren murala ikusgarria eta txoriak, Remigio Mendibururen Udarregiri omenaldia eskultura, Irantzu Lekue, Judas Arrieta eta Axpiren muralak, … gida baten laguntzaz ezagutu ahalko dituzu artelan hauek guztiak ordubeteko bisita gidatuan".
Bisita gidatu baterako zein besterako izena aurrez eman beharko da 650usurbilbizi.eus atarian. Aipatu herri egitasmotik, urrira arte programatuak dituzten bisita gidatuen egitaraua plazaratu dute, segidan duzuena.
Errotarriak ezagutzera
Hitzordu horiez gain, 4. Gipuzkoako Erroten Egunaren baitan, Andatzako errotarriak ezagutzera joateko bisita gidatua antolatu dute igandean, maiatzaren 25ean. 10:00etan jarri dute San Estebango plazatik abiatzeko hitzordua. Parte hartzaileek Javier Castro izango dute argibideetarako bidelagun. Segidan, bazkaria egingo dute Zubietako Yoko Garbi Elkartean 14:00etan. Izena aurrez eman beharko da, 671 74 42 03 telefono zenbakian, alexroteta@yahoo.com . Plaza mugatuak izango dira.
650 Usurbil Bizi bisita gidatuak
Maiatzak 24, larunbata
11:00-12:15 Salbatore elizaren ondarea bisita gidatua.
Maiatzak 25, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua (erdaraz).
Maiatzak 28, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Maiatzak 30, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Ekainak 7, larunbata
11:00-12:15 Gerraren Memoria ibilbidea.
Ekainak 8, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Ekainak 21, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Ekainak 22, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Ekainak 25, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Ekainak 27, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Uztailak 12, larunbata
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Uztailak 23, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Uztailak 24, osteguna
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Uztailak 26, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Uztailak 27, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Abuztuak 23, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua (erdaraz).
Abuztuak 24, igandea
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Irailak 7, igandea
10:00-13:30 "Usurbilgo Sagardo Kultura: sagar jotzea" bisita gidatua.
Irailak 20, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea bisita gidatua.
Irailak 21, igandea
11:00-13:15 Museo Irekia eta Zumeta Estudiora bisita gidatua.
Irailak 24, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Irailak 26, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Urriak 11, larunbata
11:00-12:15 Museo Irekia bisita gidatua.
Urriak 25, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea eta organo erakustaldia.
Informazio gehiago eta erreserbak: 650usurbilbizi.eus