Kadete nesken finala futbolean
Denboraldia amaitzear dute Usurbil Futbol Taldean. Adi, klubeko taldeetako batek, kadete neskek hain zuzen, Kopako finala jokatuko dute igandean 12:00etan Donostiako Puio zelaian. Gipuzkoako Futbol Federaziotik azaldu dutenez, "partidak 80 minutu iraungo ditu, 40 minutuko bi zatitan banatuta". Amaieran, berdinketa gertatuko balitz, "bosna penalti jaurtiko dituzte bi taldeek txandaka".
Bide batez, hemen duzue astebururako iragarri dituzten futbol partiden berri:
Haranen
Maiatzak 24, larunbata
09:30 Infantil txiki: Usurbil FT-Elgoibar CD
11:30 Txapeldunen amaiera fasea, 1. kadete neskak: Hernani-Antiguoko
Maiatzak 25, igandea
10:00 Infantil neskak: Usurbil FT-Santo Tomas Lizeoa B
Haranetik kanpo
Maiatzak 25, igandea
12:00 Kadete neskak, finala Puion: Usurbil FT-Intxaurdi KE D
Usurbil K.E.-ren senior mutilen Espainiako fasea
Colindresen (Kantabria) jokatuko du Espainiako fasea Usurbil K.E.-ren senior mutilen taldeak. Lehen nazional mailara igotzea jokoan izango du. Horrez gain, Oiardo kiroldegian beste neurketa bat iragarri dute eskubaloi taldeen bilgunetik:
Eskubaloia Oiardon
Maiatzak 24, larunbata
13:00 Senior neskak: Urbil Usurbil K.E.-Hernani