Zumartek 40 urte

Zumartekoen kontzertu arratsaldea gaur, matrikulazio kanpaina abiatu aurretik

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 23a, 09:43

40. urtemugako ekimen ziklo betean segitzen du Zumarte Musika Eskolak. Talde instrumentalen kontzertu arratsaldea antolatu dute ostiral honetarako. Datorren astean, bestalde, 2025-26 ikasturterako aipatu musika eskolan matrikulatzeko aukera izango da.

Ekainaren 14rako dute iragarria jaiegun nagusia, baina aldez aurretik, asteotan hainbat ekintzatan parte hartu edo hainbat saio eskainiko dituzte. Haien hurrengo hitzordua, gaur, maiatzaren 23an izango da. Talde instrumentalek kontzertua eskainiko dute 18:30etan frontoian.

Matrikulazioa
Hurrengo astean, bestalde, 2025-26 ikasturterako matrikulatzeko aukera izango da Zumarten. Maiatzaren 26an hasi eta maiatzaren 30era bitarte iraungo du matrikulazio garaiak (biak barne). Matrikula osatzeko bi modu daude: Interneten, zumarte.eus web orrialdeko inprimakia osatuz, edo Zumarteko bulegoan bestela, matrikulazio inprimakia eskuz betez. Matrikula presentzialki osatzeko, egun hauek ahalbidetu dituzte: asteartea eta osteguna, 10:00-12:30 / 18:00-19:00.

Eskaintza:
Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, kantu teknika, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, abesbatza eta talde instrumentalak.

Ordainketa
Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ikasleak adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaio ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.
• Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.

Matrikulen prezioak
Ikasgaiak, prezioak
• Musika Txokoa edo Musika Mintzaira, 150 euro.
•Txokoa/Mintzaira + Instrumentua, 300 euro (Panderoa: 240 euro) + 34 euro/hileko**.
• Instrumentua, 150 euro (Panderoa: 90 euro) + 34 euro/hileko**.
• Txokoa/Mintzaira + Instrumentua +Taldea, 300 euro (Panderoa: 240 euro) +39 euro/hileko**.
• Instrumentua +Taldea, 150 euro (Panderoa: 90 euro) +39 euro/hileko**.

Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak
• Abesbatza bakarrik: 90 euro.
• Talde instrumentala bakarrik: 115 euro + 5 euro/hileko**.
• Abesbatza +talde instrumentala edo 2 talde: 120 euro +5 euro/hileko**.** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira.

Hobariak
Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio izen-emanda dagoen ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Horretarako, familia ugariaren txartela eraman behar da bulegora. Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.

Oharrak
Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina eta abar), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.

Instrumentuko ordutegiak
Ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.

Ordutegiak
Musika Txokoa
Musika Txokoa 1.1 (4 urte)
Asteartea 16:45 – 17:45.

Musika Txokoa 1.2 (5 urte)
Asteartea 17:45 – 18:45.

Musika Txokoa 1.3 (6 urte)
LH-1 Osteguna 16:45-18:00.

Musika Txokoa 1.4 (7 urte)
LH-2 Osteguna 18:00-19:15.

Musika Mintzaira
Musika mintzaira 2.1 maila
LH-3 Astelehena - asteazkena 16:40-17:40.
Kantu-Kantari 17:45-18:30.

Musika mintzaira 2.2 maila
LH-4 Astelehena - asteazkena 17:40-18:40.
Kantu-Kantari 16:40-17:25.

Musika mintzaira 2.3 maila
LH-5 Astelehena - asteazkena 18:40-19:30.
Kantu-Kantari, zehazteke.

Musika mintzaira 2.4 maila
LH-6 Astelehena - asteazkena 19:30-20:20.
Kantu-Kantari, zehazteke.

Abesbatzako taldeak
Zumarte Abesbatza
10 urte edo gehiago
Zehazteke.

Zumarte Gazte Abesbatza
Asteazkena, 18:30-20:00.



Zumartek 40 urte
Maiatzak 23, ostirala
18:30
Zumarte Musika Eskolako talde instrumentalen kontzertua Usurbilgo frontoian.

Maiatzak 26-30, astelehenetik ostiralera
2025-26 ikasturterako matrikulazioa. Informazio gehiago, zumarte.eus atarian.

Maiatzak 28-ekainak 1
40. urtemugako argazki eta bideo erakusketa Sutegiko erakustaretoan:
Asteazkena, osteguna eta ostirala: 17:30-20:00.
Larunbata: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Igandea: 11:30-14:00.

Ekainak 4, asteazkena
18:30 Abesbatzen kontzertua Sutegin.

Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.

Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.

Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilaldi musikatua.
14:30 Bazkaria.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.