Zuzenean

Lehen nazional mailarako igoera jokoan Usurbil K.E.-ko senior mutilek

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 23a, 11:33

Oiardo kiroldegitik Colindreserantz (Kantabria) abiatu dira autobusez Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldekoak, lagun eta senideekin batera, ostiral goiz honetan. Lehen nazional mailarako igoera izango dute jokoan asteburuan. Neurketak zuzenean ikusteko aukera izango da.

Iritsi da Usurbil Kirol Elkartearentzat eta herri honetako eskubaloiaren historiarentzat, mugarria izango den asteburua. Usurbil Kirol Elkarteko senior mutilen taldeak lehen nazional mailarako igoera jokoan izango du Colindresen (Kantabria). Albiste honi atxikitako argazkia ostiral goiz honetan, hamaikak pasatxoan Oiardo kiroldegiaren atarian ateratakoa duzue, Kantabriarantz autobusez abiatu aurreko unean egindakoa.

Aipatu eskubaloi taldekoak dituzue, Usurbil K.E.-ko gainerako kide, senide eta lagunez inguratuak.

Zuzenean ikusgai
Lehen nazional mailararako igoera jokoan izango dute, aipatu moduan. Hiru neurketa izango dituzte Euskal Ligako txapeldunek. Taldeok izango dituzte aurkari usurbildarrek Colindresen:
-Maiatzak 23, 21:00 Dominicos.
-Maiatzak 24, 20:00 BM. Maravillas Benalmadena.
-Maiatzak 25, 13:00 Hercor Motor BM. Colindres.

Bertara joan ezin duzuenok, neurketa horiek guztiak zuzenean ikusteko aukera izango duzue bertakoen, hau da Colindreseko eskubaloi elkartekoen eskutik. Segidan datozen hiru lotura hauetan, jarraitu ahalko dituzue, ostiral, larunbat eta igandeko eskubaloi partidak: