Otsaila erdialdetik hilabeteko epealdia izan zuten norbanako zein herri eragileek Usurbilgo Udalak eginiko dirulaguntza deialdietara eskabideak aurkezteko.
Gogoan izan, Dirulaguntza Plan Estrategikoaren baitan, 2025eko eranskinaren alde bozkatu zuen udalbatzak abenduaren 19ko osoko bilkuran. Ondorioz, guztira, aurten, 1.035.660 euro banatuko ditu dirulaguntzetan Udalak.
Hainbat egitasmo babestu asmo ditu Udalak dirulaguntza lerro hauen guztien bidez. Izan ere, etxebizitzan igogailuak instalatzeko, alokairua ordaintzen laguntzeko deialdiak egin zituen Udalak edota baita gizarte ongizateko, ingurumeneko, kirol, kultur edota nekazaritza eta abeltzaintza alorretako egitasmoak sustatzeko, lokal komertzial hutsetan jarduera ekonomiko berriak abiarazteko, Hasiz Hazi beka deialdirako, desgaitasuna edo mendekotasuna duten adin txikikoen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako, gizarte-bazterkeriaren aurka eragiteko edota deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan diren pertsonen senideak babesteko.
Maiatzaren 8an hasi zen plazaratzen Udala haietako hainbat dirulaguntza lerroren ebazpenak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Behin-behineko ebazpenak ziren. Izan ere, hamar eguneko alegazio epealdian zabaldu zuten biharamunetik zenbatzen hasita.
Ostiral honetan, maiatzaren 23an, nekazaritzako eta abeltzaintzako dirulaguntzen ebazpenak kaleratu ditu Udalak, gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Hau ere behin behineko ebazpena da. Alegazioak aurkezteko hamar eguneko epealdia izango da.
Udal dirulaguntzen ebazpenak
Nekazaritza eta abeltzaintza alorreko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 16.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 11 onartuak (guztira, 19.270,77 euro) , 5 eskaera baztertuak.
Kultur egitasmoak garatzeko:
Egindako eskabideak: 26.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 94.957,12 euro 93 ekintzetarako (lau ekintza laguntzarik gabe).
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Kultur sorkuntzarako:
Egindako eskabideak: 2.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 6.000 euro.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Ingurumeneko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 4.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 8.028,45 euro bi egitasmoetarako, beste bi egitasmo dirulaguntza ebazpenetik baztertuak.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Etxebizitzen alokairurako dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 6.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 6.000 euro bi eskatzailerentzat. Beste lau eskari baztertuak.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Igogailuak instalatzeko dirulaguntzak:
Egindako eskabideak: 28.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 18.800 euro 23 eskabiderentzat, beste bost eskabide baztertuak.
Informazio gehiago: maiatzaren 8ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Norgehiagoka erregimenekoak ez diren kirol egitasmoak garatzeko (2024ko deialdia):
-Laguntza berezietarako:
Egindako eskabideak: 2.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 5.011,51 euro.
-Taldeetako prestakuntza teknikoetarako:
Egindako eskabideak: 0.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 0.
-Kirolarien oinarrizko osasun miaketak egiteko:
Egindako eskabideak: 1.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 2.550 euro.
-Eskolaz kanpoko kirol jardueretan parte hartzeko:
Egindako eskabideak: 5.
Onartutako dirulaguntza kopurua: 607,50 euro.
Informazio gehiago: apiriaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.