Ezohikoa izaten ari da 2024-25 ikasturtea eta horren islada argia du baita udako oporraldi aurreko azken txanpak ere. 40. urtemuga ospatzeko ziklo betean segitzen dute eta horrek ohiko hainbat hitzordu egokitzea eragin die; tartean, ostiral arratsalde honetan frontoian eskainitako kontzertua. Talde instrumentalek ekainean eskaini ohi dute gainerako musika eskolako kideekin batera, emanaldi bateratua. Ekainean ere 40. urtemugari lotutako hitzordu gehiago izango direnez, kontzertu hori ostiral honetara aurreratu dute.
Ohi bezala, maisuki plazaratu dute, urtean zehar Zumarte barruan bideraturiko lanketa. Denetariko musika instrumentuek osaturiko taldeek hartu dute plaza eta hitza. Estilo ezberdinetako abestiei egin diete tartea. Gogotik txalotu dute frontoira joandakoek ostiral afalaurreko tartea musikatu izanagatik.
Matrikulazioa
Hurrengo astean, bestalde, 2025-26 ikasturterako matrikulatzeko aukera izango da Zumarten. Maiatzaren 26an hasi eta maiatzaren 30era bitarte iraungo du matrikulazio garaiak (biak barne). Matrikula osatzeko bi modu daude: Interneten, zumarte.eus web orrialdeko inprimakia osatuz, edo Zumarteko bulegoan bestela, matrikulazio inprimakia eskuz betez. Matrikula presentzialki osatzeko, egun hauek ahalbidetu dituzte: asteartea eta osteguna, 10:00-12:30 / 18:00-19:00.
Eskaintza:
Musika txokoa, musika mintzaira, tronpeta, tronboia, saxofoia, biolina, perkusioa, kantu teknika, klarinetea, eskusoinua, trikitixa, panderoa, pianoa, txistua, gitarra, flauta, organoa, abesbatza eta talde instrumentalak.
Ordainketa
Plaza kopuruen zozketak egin eta onartutako ikasleen zerrendak argitaratu ondoren, ikasleak adierazitako kontu korrontetik, ikaslea onartua izan den ikasgaien matrikulagatik ordaindu beharreko tasaren %10 kobratuko zaio ekaina bukaeran, %40 iraileko lehen astean eta %50 abendua hasieran.
• Plaza banaketaren arautegia aplikatuko da.
Matrikulen prezioak
Ikasgaiak, prezioak
• Musika Txokoa edo Musika Mintzaira, 150 euro.
•Txokoa/Mintzaira + Instrumentua, 300 euro (Panderoa: 240 euro) + 34 euro/hileko**.
• Instrumentua, 150 euro (Panderoa: 90 euro) + 34 euro/hileko**.
• Txokoa/Mintzaira + Instrumentua +Taldea, 300 euro (Panderoa: 240 euro) +39 euro/hileko**.
• Instrumentua +Taldea, 150 euro (Panderoa: 90 euro) +39 euro/hileko**.
Musika Mintzaira edo instrumentua egiten ez duten ikasleak
• Abesbatza bakarrik: 90 euro.
• Talde instrumentala bakarrik: 115 euro + 5 euro/hileko**.
• Abesbatza +talde instrumentala edo 2 talde: 120 euro +5 euro/hileko**.** Hileko kuotak 10 hilabetetan ordainduko dira.
Hobariak
Familia ugarietan, izen-ematearen prezioan %40ko deskontua egingo zaio izen-emanda dagoen ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Horretarako, familia ugariaren txartela eraman behar da bulegora. Unitate familiar bereko 3 senide edo gehiago izen-emanda dauden kasuetan, prezioan %40ko deskontua egingo zaio ikasle gazteenari (hileko kuotan ez dago deskonturik). Ikasle gazteenak bixkiak izanez gero, ikasle bati bakarrik egingo zaio deskontua.
Oharrak
Instrumentua ikasten hasten direnen artean (tronboia, saxofoia, tronpeta edo biolina), nahi izanez gero eta ikasleentzat egokiak badira (tamaina eta abar), Zumartek dituen instrumentuak urtebetez utziko zaizkie. Galdetu bulegoan edo bulegoa@zumarte.eus helbidean.
Instrumentuko ordutegiak
Ikasle eta irakaslearekin behin-behineko ordutegiak bilera bidez adostuko dira.
Ordutegiak
Musika Txokoa
Musika Txokoa 1.1 (4 urte)
Asteartea 16:45 – 17:45.
Musika Txokoa 1.2 (5 urte)
Asteartea 17:45 – 18:45.
Musika Txokoa 1.3 (6 urte)
LH-1 Osteguna 16:45-18:00.
Musika Txokoa 1.4 (7 urte)
LH-2 Osteguna 18:00-19:15.
Musika Mintzaira
Musika mintzaira 2.1 maila
LH-3 Astelehena - asteazkena 16:40-17:40.
Kantu-Kantari 17:45-18:30.
Musika mintzaira 2.2 maila
LH-4 Astelehena - asteazkena 17:40-18:40.
Kantu-Kantari 16:40-17:25.
Musika mintzaira 2.3 maila
LH-5 Astelehena - asteazkena 18:40-19:30.
Kantu-Kantari, zehazteke.
Musika mintzaira 2.4 maila
LH-6 Astelehena - asteazkena 19:30-20:20.
Kantu-Kantari, zehazteke.
Abesbatzako taldeak
Zumarte Abesbatza
10 urte edo gehiago
Zehazteke.
Zumarte Gazte Abesbatza
Asteazkena, 18:30-20:00.
Zumartek 40 urte
Maiatzak 26-30, astelehenetik ostiralera
2025-26 ikasturterako matrikulazioa. Informazio gehiago, zumarte.eus atarian.
Maiatzak 28-ekainak 1
40. urtemugako argazki eta bideo erakusketa Sutegiko erakustaretoan:
Asteazkena, osteguna eta ostirala: 17:30-20:00.
Larunbata: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Igandea: 11:30-14:00.
Ekainak 4, asteazkena
18:30 Abesbatzen kontzertua Sutegin.
Ekainak 8, igandea
12:00 Altsasu-Usurbil Saxo taldearen kalejira.
Ekainak 12, osteguna
18:30 Kantu modernoko ikasleen kontzertua Sutegin.
Ekainak 14, larunbata
11:00-13:00 40. urtemugako ibilaldi musikatua.
14:30 Bazkaria.
Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.