Ziortzak 40 urte

Dantza giro bizian ekin diote jaialdiari

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 24a, 14:10

Strong Zumba saioarekin hasi dira girotzen Ziortzako kideak 40. urtemuga jaialdi honetarako.

Txupinazoarekin harrera egin, gosari gozoa dastatu eta hasi dira berehala, gaurko jaiegunerako girotzen, ekimen ezin aproposagorekin; beroketa ariketekin lehenik, eta dantza giro bizian gero. Izan ere, strong zumba izeneko saioa programatu du Ziortza Gazte Elkarteak larunbat goiz parterako, bere 40. urtemuga festaren eremu nagusi bilakatu duten Mikel Laboa plazan.

Euskal abesti ezagunen doinuen eta Ziortzako begiraleen erritmora dantza giro bizian plazaratu dira gazteak eta zenbait heldu baita, une horretan, 11:00ak aldera frontoi atzean zirenak festa girora.