Ziortzak 40 urte

Belaunaldien arteko bazkaria, 40 urteei gorazarre egiteko

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 24a, 15:17

Ziortzaren komunitatea batu du larunbat honetako 40. urtemuga festako herri bazkariak.

Udaberri giro beteko larunbata esnatu zaigu gaur. Horren islada argia izaten ari da, Ziortza Gazte Elkartea ospatzen ari den 40. urtemuga festa. Eguzkipean doakie gaurko jaialdia, tartean, herri bazkaria. Arratsaldeko 14:30ak pasatxoan hasi dira lekua hartzen, maiatzaren 15a baino lehen urtemuga festako otordurako txartela hartua zutenak bere lekua, Mikel Laboa plazan egokitutako jangela erraldoian.

Belaunaldiarteko topaketaren irudia dugu orduotan otordu hau, atzoko eta gaurko Ziortzako gazte, begirale edota gurasoak elkartu baititu. Eseri orduko nabarmendu den moduan, bazkari girotua izaten ari dira. Entzun bestela, albiste honi atxikitako bideoa.

Bazkalorduaren parekoa izango da bazkalostea ere. Jendaurreko lehenbiziko emanaldia eskainiko du Ondoezik elektrotxaranga gazte talde berriak.