Ziortzak 40 urte

Lagunarteko erronkan, lehiarik gabeko dibertimendua

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 24a, 13:42

Ziortzaren 40. urtemuga jaialdiaren baitan, jolasean igaro dute goiza gazte elkarteko kideek.

Ziortza Gazte Elkarteak 40 urte bete eta bere urtemuga jaialdian falta ezin zitekeen osagaia; aisialdiko ekintzak, jolasak. Larunbat honetan, maiatzaren 24an du aipatu herri bilguneak lau hamarkadako ibilbideari gorazarre egiteko antolaturiko jaialdiko goiz partea jolasean igaro dute Ziortzako egungo kide diren DBH-koek.

Gazteen erronka handian denetariko jolasak proposatu dizkiete, ingurune ezin ederragoan, Aranarrekako parkean. Baliabide gutxirekin, irudimena eta trebetasun ezberdinak jokoan jarri dituzte gazteek. Irudiotan ikus dezakezuen moduan, primeran pasa dute, lehiarik gabeko lagunarte ederrean.

Artean, txikienentzat tailerrak antolatu dituzte Dema plazan.