Duela astebetetik entzungai izan duzue plataformetan "40 urtez bidelagun" abestia. Berrogei urte bete dituen Ziortza Gazte Elkarteak sortu du urtemugari lotutako soinu-banda. Estreinakoz, bilgune honen jaialdi egun honetan plazaratu du Ondoezik elektrotxaranga talde berriak. Ziortzaren bueltan dabilen Usurbilgo gazteek osatutako talde berriaren eskutik entzun dugu estreinakoz urteurreneko kanta.
Taldeari egin bezala, abestiari ere harrera beroa egin diote festa giroa nagusitu den Mikel Laboa plazako emanaldian. Segidan duzue letra, eta albiste honi atxikitako bideoan, Ondoezik taldeak kanta abestu duen unea.
"40 urtez bidelagun" kantak Ziortzaren lau hamarkada hauetako ibilbideari egiten dio gorazarre: