Gaurko zuten hitzordu garrantzitsua, izandako denboraldi bikainagatik. Beraz, berez jada garaipen eguna zuten gaurkoa Usurbil Futbol Taldeko kadete neskek eta hala izan da. Igande honetatik, maiatzaren 25etik, Emakumezko Kadeteen Lehen Mailako Kopako txapeldunordeak ditugu.
Izan ere, Usurbilgoek gaur jokatu dute final handi hau Donostiako Puio zelaian. Intxaurdi Kirol Elkartekoak izan dituzte aurkari herriko kadete neskek. 2-4 izan da neurketako azken emaitza. Donostiakoek irabazi dute kopa, Usurbil F.T.-koek aipatu moduan txapeldunorde amaitu dute.