Hirutik hiru! Lehen nazional mailara igotzeko asteburu honetan Colindresen (Kantabria) jokatutako txapelketako neurketa guztiak irabazi dituzte Usurbil K.E.-ren senior mutilen taldekoek. Igande eguerdi honetan, maiatzaren 25ean, izan dute azken neurketa etxekoen aurka hain zuzen. Aurkarien gol kopurua ia bikoiztuta amaitu dute hitzordua usurbildarrek. Izan ere, 17-32 irabazi diete Colindres taldekoei.
Ezinbestekoa zuten gaurko partida irabaztea, lehen nazional mailara igotzeko. Bistan denez, asteburu honetarako jarria zuten erronka erdietsi dute usurbildarrek. Lehen nazional mailara igo dira Usurbil K.E.-ko senior mutilak. Ondoko esteka honetan ikus dezakezue senior mutilek gaurkoan jokaturiko partida osorik baita amaierako sari banaketa ere: https://youtu.be/0WM5ayOD8ZE
Lehen nazional mailara igotzeko txapelketa
Non: Colindres (Kantabria).
-Maiatzak 23, 21:00 Saizar Usurbil K.E. 39-29 Dominicos.
-Maiatzak 24, 20:00 Saizar Usurbil K.E. 35-29 BM. Maravillas Benalmadena.
-Maiatzak 25, 13:00 Saizar Usurbil K.E. 32-17 Hercor Motor BM. Colindres.