Euskaraldia 2025

Anuk eta Elene, Euskaraldiaren amaiera girotzen

Noaua Aldizkaria 2025ko mai. 25a, 20:54

Musikaz girotu dute laugarren Euskaraldiaren amaiera, igande arratsalde honetan Mikel Laboa plazan.

Anuk eta Elene aritu dira musikatzen, Usurbilen amaitu berri den laugarren Euskaraldia. Buruhandiak, kantu taldekoak edota Zumarte Musika Eskolakoak batu zituen herri kalejira girotuarekin, txupinazoarekin eta manifestu irakurketarekin ekin zitzaion geure hizkuntza ohiturak eragitea xede zuen ekimenaren laugarren edizioari maiatzaren 15ean.

Hasieraren parekoa izan da amaiera, duela hamaika eguneko hitzordua bezalaxe, girotua. Kasu honetan, herriko bi musikari ezagunen eskutik. Hainbat euskal abesti ezagun plazaratu dituzte eta modu horretan, bertaraturiko ikus-entzuleek ere bat egin dute kantaldi izaera izandako emanaldiarekin.