Bilkura goiza izan dute gaur, maiatzaren 27an, Sutegin. Izan ere, LAB-ek sindikatuko Gipuzkoako helduak elkartu ditu aipatu kultur-etxeko auditorioan. Gai ezberdinak jorratu dituzte hitzordu horretan. Sindikatuaren irakurketa orokor konfederalarekin ekin diote hitzorduari eta horren baitan; hilabete hasieran, maiatzaren 1eko Langileen Eguneko balorazioa egitekoak ziren. Horrekin batera, gaurkotasun handiko gaiak ere ahotan hartu dituzte; hala nola, EAEko hezkuntza akordioa, jatorri eta kultur aniztasuna eta etxebizitzari lotutako gaiak.
Osasun mahaiaz eta Osasun Publikoa Aurrera bilguneaz ere jardun dira. Nola ez, baita Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak hilabeteoan bideratu duen Herri Ekimen Legegilearen aldeko sinadura bilketaz. Maiatzaren 15ean entregatu zituzten Eusko Legebiltzarrean, gaia eztabaidatua eta bideratua izan zedin. Kanpaina horri buruzko azalpenak jaso eta liburuxka banatu dute Sutegiko bilkuran zehar.
Azkenik, LAB Helduak sailaren egituratzea eta datorren agendaz ere aritu dira batzar berean.