Urte amaieran onartu zituen Udalak 2025. urterako ordenantza fiskalak. KPI-aren abuztuko %2,6ko igoera orokorra aplikatzea hobetsi zuten, salbuespen berriekin. Besteak beste, hondakinen tasak %15 igo edota etxe hutsei %150eko errekargua aplikatu edota Kirolari Txartela sortzea onartu zuten. Hilabete hasieran eginiko osoko bilkuran, hiru aldaketa txertatzea onartu zuen udalbatzak aho batez, hirurak kirol zerbitzuei lotutakoak.
Batetik, kiroldegiko ikastaroen prezioak eguneratzea onartu zuten, legealdi honetan eskualdeak progresiboki igotzeko konpromisoa hartu ostean. Bigarrenik, kiroldegiko bertako sarrera eta zerbitzuen prezioetan zegoen akatsa zuzentzea ere onartu zuten bidez batez. Azkenik, eskaera ugaritzen doala ikusita, Udalak beharrezkotzat ikusi du igerilekuko kaleak alokatzea arautu eta horri prezioa ezartzea.
Hasieraz eta aho batez onartutako neurri hauek guztiak jendaurrean daude alegazioetarako 30 lanegunez, maiatzaren 23az geroztik zenbatzen hasita. Izan ere, bezperako, hilaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen ohartarazpen hori Usurbilgo Udalak.